XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Natura lagungarri:

EUKALITUA

Australian ugari dagoen arbola klasea dogu eukalitua.

Oraintsu ekarri izan zan handik eta gaur egun bertoko mendietan nahikotsu ikusi ahal izaten da.

Laster antzean hazten dan zuhaitz hau, suek pasako basoetan imintzeko da aproposa.

Bertokotu dogun arren, eukalituaren kontrako hainbat kritika entzun ahal izan dira urteotan, bera dala ta ekosistemek sufritzen deuren aldaketagatik.

Jakingarri modura, esan deigun Afrikako bazter askotara padura eta leku urtsuen sikatze beharretarako eroan izan dala.

Kalenturen arbola geitu izan da hangotarren artean, malariaren jatorria diren ur lohietako eltxoak uxatzeko erremedio itzela dalako.

Eukalitu arbola sano hazten danatarikoa da, erramaz eta orri luzez betea.

Halango usain fuerte bat botatzen dau, erretsinen moduan sakonera sartzen dakuna.

Eukaliptola da, landare osoan zehar eta gehien bat orrietan dagoen orio usaintsu hori eta katarroari aurre egiteko medikamentuen osagaietan dago ia beti.

Bronkioei garbikuzian itzel lagundu leie eukalitu usainek.

Lurrun edo baue bidez, hartuta doguzen ingeruak biguntzeko doguz beste ezer baino hobeak.

Baia, infusinoan bere hartzen ei dire.

Bigarren era honetan ei dire gainera eragingarriago dekozen indarrak.

Nork ez deituz txapa gainean holango orritxu mesedegarriak izan egosten edo erretan?

Jakina da kazeruen artean bere, okalituditan ez dala txori askorik bizi, antza eltxo modurik bere ez dalako han hazten.

Erosten diren hainbat porkeri asko baino eukalitu errama berde handi bat imingo al dogu portalean, umeen osasunak bere eskertu dein.